
2009/02/22
2009/02/20
ken 7

Lehen urratsak: KEN ZAZPI taldearen proiektua 1996. urteko udazkenean jaio zen Gernikan. J.M. Arronategik (Exkixuko baxujolea) eta Eñaut Elorrietak (Lugarriko abeslaria) bultzatua. Orduan, Bi eta bat aurrerapen abestia kaleratu zuten urte hartako "Aurtengo GORakada, 1"-ean, Gor diskoetxearen bilduma diskoan, KEN ZAZPI izenburupean.
Maketa: Dena den 2000. urterarte ez ziren lanean serio hasi. Urte horretan gaur egun taldea osatzen duten taldekideak batu eta maketa bat grabatu zuten Muxikan Batiz-en laguntzarekin.Grabaketa hau IñakiUOHOren etxean burutu zuten.
Diskoak:Euren estreinako lana 2001eko maiatzean argitaratu zuten, ’Atzo da bihar’ izenburupean. Arrakasta handia izan zuen lehen lan honek,20000 disko saldu eta talde ezagun izatera heldu zirelarik denbora gutxian. Kontzertuz kontzertu ibili ostean 2003ko Apirilean ‘Bidean’ izeneko bigarren lana kaleratu zuten,aurrekoa baino trinkoagoa, gogorxeagoa,eta KenZazpi estiloa egonkortu zuena, aurreko lanaren marka guztiak hautsi zituzten eta Euskal Herriko kontzertu garrantzitsuenetan taldearen heldutasun eta estilo propioa erakutsi zuten bira arrakastatsu eta jendetsu batean. Diskorik disko erronka berriak bilatzen dituen taldea da KenZazpi, arriskatzen dena,merkatu arrazoiez gidatzen ez den musika taldea,bere pausuak berak markatzea gustatzen zaiona. Eta horrela, izandako arrakasta kontutan izanda,errazena aurreko lanetako ildoa jarraitzea zenean, disko akustiko bat eta zuzenean argitaratu zuen 2005ean, ’Gelditu Denbora ’ izenekoa.Lehen 3 hilabeteetan 12000 disko saldu zituzten. Taldeari bide berriak ireki zizkion, taldearen bersatibilitate eta musikaltasunarekin publiko eta kritika konkistatuz. Kaleko ohiko kontzertuez gain, Euskal Herriko antzokietatik egindako kontzertu bira gogoangarria izan zen: Euskalduna, Printzipal, Gayarre, Kursaal eta Arriagan sarrera guztiak saldu eta entzuleak kantari jarri zituztelarik. Urte hau, oparoa izan zen Gernikako taldearentzat, Euskal Herritik kanpora ateratzea lortu zutelarik,azpimarratzekoak dira Katalunian emandako kontzertuak, adibide bezala Catalunya-Euskadi futbol partidan Camp Noun 70000 lagunen aurrean eskainitako emanaldia, eta Sopa de Cabra taldearen omenaldi diskoan, Amaral, Bunbury eta abarrekin batera grabatutako Instants del Temps kantua. Baina guzti honen gainetik,beti bere sustraiak mantentzen dituen taldea da KenZazpi, bere kultura eta izatearekin konprometitutako taldea,eta hainbat kanta egin dituena zenbait gizarte eragilerentzat, adibidez Ibilaldia, Araba Euskaraz edo Izarren Hautsa kantuak.
2009/02/18
Betagarri

Betagarriren hastapenak 1993. urtean kokatu behar ditugu. Urte hartan beraien lehenengo maketa izango zenari forma eman behar zioten abestiak prestatzen hasi ziren. Izenburu eta azal moduan, hasiberrien "L" bakarra erazbiliz, Kasete moduan beraien kabuz kaleratutako lan horren 1500 ale inguru saldu zituzten, kontutan hartuta gehienak tabernetan banatu zituztela. Urteak geroago CD formnatuan berrargitaratua izan da.
Bateria, baxua, bi kitarra, tronpeta, saxofoia eta tronboiaz osaturiko behinbetiko formazioa izango zena profilatu ondoren, bi urte eman zituzten hainbat jaialditan beraien zuzunekoa aurkezten, eta azkenean, 1997. urtean "BETAGARRI" izeneko beraien lehenengo diskoa kaleratu zuten Mil A Gritos disketxe gasteiztarraren sigilupean. Beraiekin ere argitaratu zuten bigarren diskoa, "ARREN ERRO ZAHARRA" izena zuena.
Disketxez aldatu zuten 1.999. urtean, Esan Ozenkirekin, jadanik 15.000 aletik gora saldu dituen "80/00" diskoa kaleratzeko. Bertan euskal musika taldeen hogei bertsio grabatu zituzten.
Esan Ozenkiren desagerpenarekin, eta beraiekin "FREAKY FESTA" diskoa ere kaleratu ostean, hurrengo disketxea Metak izan zen, non aurreko diskoaren abestiak bernahasten zituen "REMIX" argitaratu zuten. Baita ere "ARNASA HARTU" eta "ZUZENENA", Katalunian zuzenean grabaturikoa, eta kontzertua eta taldeari buruzko dokumentala jaszotzen dituen DVD batekin batera aurkeztu zutena.
2005. urtean Jaro disketxe alemaniarrak taldearen disko guztrien abestiez osaturiko bilduma bat argitaratu zuen Alemania, Austria eta Herberetan. Izenburua, "BASQUE FIRE".
Azkenengo diskoa "HAMAIKA GARA" izan da, 2006ko azaroan Oihuka disketxearekin kaleratutakoa. Betagarrik orotara saldutako diskoen kopurua 50.000tik gorakoa da, kontutan hartu gabe disko bereziak edo eta beste taldeekin batera osatutako bildumak. Adibidez "ALTRES CANÇONS DE NADAL", 2005eko azaroan Global disketxeak argitaratua, non Betagarrik katalaneraz abesturiko kanta agertzen den, edo baita ere "HATORTXU ROCK" DVDa. Bertan dozena erdi kanta jotzen dituzte jatorrizko abeslariekin batera (Barricada, Piperrak, Huajolotes…).
Agerraldiei dagokionez, 14 urte luze hauetan 700 kontzertu inguru eskeini dituzte. Printzipioz gehien jorratzen dituzten herrialdeak Euskal Herria eta Katalunia badira, urteak aurrera espainiar estatu osoan eta Europan zehar ere finkatu dute lan eremua. Japonian bi bira egin dituzte eta EEBBtan bat, neta 2005. urtean 20 kontzertutik gora eskeini zituzten AlemanianDES-KONTROL

1996. urtean 5 Arrasateko gazte elkartu ziren beraien bizimoduei beste zentzu bat emateko asmoz, honela beraien musika taldea sortuz.
DES-KONTROL taldea, Markel (kitarra), Oier (baxua), Osoron (kitarra), Peter (bateria) eta Aritz-ek (Ahotsa) osatu zuten. 70. Hamarkadako Punk-a, 80-90ko OI! zein Streetpunk-a ziren beraien influentzia nabarienak. Gaur egun taldean berdinek jarraitzen dute Osoron eta Aritz izan ezik. Osoronek 2004. urtean utzi zuen taldea eta Oier jarri zen kitarra lanetan, baxua jotzen azken honen anaia Hodei jarri zelarik. Beranduago, 2008 . urtean ain zuzen ere, Aritz-ek taldea utzi zuen. Honekin batera Pepin, taldearen ondoan beti egon den pertsonaiak, abesti batzutan abeslari lanak egin ditu.
Urte hauetan zehar hainbat lan kaleratu dituzte eta estatu espainiarrean zein atzerrian hainbat bildumatan parte hartu dute. Kontzertuei dagokionez, gehienak Euskal Herrian izan dira. Hala Espainian, Portugalen, Alemanian, Austrian, Frantzian eta U.S.A.n ere ibili dira jotzen.